XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I. Gizon-emakume berrituen bizikera berria (1,3-2,10).

Kristorengandiko salbamena

Bedeinkatua Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoa eta Aita, bere erruki haundiaren bidez, Jesu Kristo hilen artetik biztueraziz, gu itxaropen-bizitzarako birsortu gaituena: zuentzat zeruan gorderik daukan eta ustelik, zikinik eta zimelik ez duen ondare baterako.

Jainkoaren ahalmenak zaindurik zauzkate, azken-aldietan agertzeko dagoen salbamena, sinesmenaren bidez irits dezazuen.

Horregatik, pozik zaudete, oraindik alditxo batez, zenbait froga nekagarri eraman beharrean izanik ere.

Horrela, zuen sinesmenaren balioa, sutan garbituriko urre gorria baino askoz ederragoa izanik, Jesu Kristoren agertaldian, gorespen, aintza eta ohore gertako da.

Jesu Kristo, dagoeneko, maite duzue, egundaino ikusi ikusi: Beste irakurketa bat: ezagutu ez duzuen arren.

Eta oraintxe bertan ere, ikusi gabe harengan sinesten duzuelako, esan ezin ahalako pozez eta gozamenez jauzika zaudete, zeuen sinesmenaren helburua, zeuen animen salbamena alegia, iritsiz.

Zuei hitzemandako graziaz mintzatu ziren profetak; salbamen hau aritu ziren ikertzen eta aztertzen.

Berekin zuten Kristoren izpirituak aldez aurretik asmarazten zien noiz eta zein alditan gertako ziren Kristoren jasanbeharrak eta ondorengo aintza Kristoren nekaldiak eta neke-ondoko goraldia aurretik jakin zuten profetek.

Eta agertu zien, egiten zuten profezi lana, berentzat ez, baina zuentzat zela ebanjelioa izpiritu santuaren indarrez zabalduta.

Orain, gauza horiek hotsegiten dizkizuete ebanjelioa zerutik bidaliriko izpiritu santuaren indarrez zabaltzen dizuetenek; eta aingeruak berak ere gauza horiek ikusi nahian daude.

Santu izateko deia

Horregatik, presta zeuen adimenak ekintzarako presta zuen adimenak ekintzarako: Hitzez hitz: zuen izpirituaren sorbalda lotuz. Soineko luzez jantzi ohi zen jendearengandik hartutako irudia da. Ibiltzeko nahiz zerbait egiteko, soinekoa lotu beharra izaten zuten, eta bizi neurritsu.

Jar ezazue zeuen uste osoa, Jesu Kristoren etorrerakoan Jainkoak emango dizuen grazian.

Esaneko seme-alaba zaretenez, ez jarrai ezjakinak zineten garai hartako grinen menpean.